ZUHAITZ EGUNA
Joan den martxoko kultur asteko ekintzen artean zuhaitz eguna ospatu genuen herri mailan. Agenda 2030eko programaren baitan, haritzen landaketa egin zuten LHko ekoordezkariek Jauregibarriatik gertu.
Ekintza hori Lantegi Batuetako langileekin ospatu genuen, kohesio soziala eta inklusioaren aldeko praktika gisa; hain zuzen ere, Lantegi Batuak desgaitasuna duten pertsonei lan aukera egokituak sortzen dizkien irabazi asmorik gabeko erakundea da. 🌳🤝
🔗 Informazio gehiago: Lantegi Batuak webgunea






