Skip to main content

?ZUHAITZ LANDAKETA ARRAKASTATSUA

Eskerrik beroenak igandean egin genuen Goldiren landaketan parte hartu zenuten guztioi. 210 familia elkartu ginen bertan, ikaragarria! ? Oso pozgarria izan zen elkarrekin egotea, euskararen aldeko ekimena indartzea eta, aldi berean, Zornotzako hezkuntza-komunitatea sendotzea. Zuen parte-hartzea eta gogoa funtsezkoak dira halako ekimenak aurrera eramateko.

✨ Anima zaitezte horrelako jardueretan parte hartzen jarraitzera! Guztion artean, pausoz pauso, Zornotza euskaldunago eta biziago bat eraikitzen ari gara.

? Ikusiko duzuenez, bideo bat bildatzen dizuegu Goldiren mezu batekin. Bertan, udaberrian etxean dituzuen zuhaitzak landatzera eta guri argazkiak bidaltzera animatzen dizue. Baina lasai, idatziko dizuegu gogorarazteko. 

? Bien bitartean, Goldi loratzeko ez ahaztu euskaraz hitz egin behar diozuela!

? Azkenik, gogorarazi nahi dizuegu ere urtarrilean batzar irekia egingo dugula ideiak eta ekarpenak jasotzeko. Bertan, nahi duen orok parte har dezake eta talde honetako dinamikan inplikatu; zuen iritziak eta proposamenak erabakigarriak izango dira etorkizuneko urratsak elkarrekin zehazteko.

? Mila esker berriro ere zuen hurbiltasunagatik eta konpromisoagatik. Elkarrekin lan eginez, bide polita egiten ari gara.

Besarkada bat,

Gurasoen Euskara Taldea.