🤝 ZUZENDARITZA PEDAGOGIKOAN LEKUKO ALDAKETA
Familia agurgarriak:
Ikastolako antolaketan eta arduren banaketan aldaketa bat emango da datozen asteetan. 2019-2020 ikasturtetik zuzendari pedagogiko lanetan aritu den Saioa Badiolak karguari amaiera emango dio, eta bere lekukoa hartuko du Iulen Iñurrietak.
Iulenek azken urteetan Lehen Hezkuntzako arduradun gisa jardun du, eta aurten LH 3. mailako tutore lanetan aritu da.
Trantsizio zaindua
Trantsizioa modu egokian egiteko eta orain arte garatutako proiektuen jarraipena eta kohesioa bermatzeko, datozen asteotan Saioa eta Iulen elkarlanean arituko dira.
Esker ona eta ongietorria
Eskerrak eman nahi dizkiogu Saioari urte hauetan egindako lan eta ekarpenagatik, eta aldi berean ongietorria eman Iuleni bere etapa berrian. Ziur gaude ikastolako proiektua sendotzen jarraituko dugula guztion artean. ✨






