Eskolako Agenda 2030 proiektuak Agenda 21 izenekoaren lekukoa hartu du, eta Nazio Batuen Erakundeak bultzaturiko Agenda 2030 delakoaren testuinguruan kokatzen da. Izan ere, NBEk Garapen Iraunkorrerako Helburu berriak (17 helburu, zehazki) finkatu ditu Agenda 2030aren bidez, pobreziari amaiera emateko, planeta babesteko eta mundu osoko pertsonen bizitza eta oparotasuna hobetzeko asmoz.
Proiektu honek helburu bikoitza duela esan daiteke, beraz: ingurumenaren zaintza alde batetik, planeta guztion ondarea delako ustean, eta herrialde eta pertsona guztien garapen iraunkorra sustatzea beste aldetik, pobrezia erauzi eta garapena guztiona izan dadin.
Agenda 2030ek ikastetxeetarako zeregina jasotzen du, berariaz, 2. artikuluan bertan, “Ikastetxeko hezkuntza eta curriculum proiektuetan eta ikastetxeko urteko planaren barruan txertatuta” egon dadin.