ZERBITZUAK

Jantokia

Gure ikastolako jangela ez da ohiko eskola-jangela. Ikastolan, jantoki eta eguerdi garaiko jolasgaraia kudeatzeko eredu berritzailea dugu; hain zuzen, haurren garapena eta balioen lanketa sustatzen duen Mahi-Mahi eredua. Hemen, gure haurrek modu osasungarrian jateaz gainera, esperientzia dibertigarria eta hezigarria bizi dezakete. Pertsonengan oinarritutako jangela da.

Mahi Mahi eredua

Eredu berri hori abian jartzeak gure lanmoldea aldarazi du, eta haurren beharretara egokitu behar izan dira espazioak. Elikaduraz gain, Mahi-Mahi proiektuak hainbat alderdi jorratzen ditu: umeak nola sentitzen diren momentu ezberdinetan, nola aprobetxatu jatordu garaia baloreetan hezitzeko eta euren autonomia garatzeko edota nola egokitu jangela. Ikastolako Mahi-Mahi jantokiak esperientzia zirraragarria eskaintzen die haurrei, euren rolen birplanteamendutik hasita.

GARRAIOA

Andramari Ikastolak autobus zerbitzua eskaintzen du Zornotzan eta inguruko herrietan (Igorre, Lemoa, Bedia eta Usansolo).

Autobusaren ibilbide eta ordutegia

GOIZEKO
ORDUTEGIA
Goizeko
Geralekua
Arratsaldeko
Geralekua
ARRATSALDEKO
ORDUTEGIA
ARRATSALDEZ JARDUN
TRINKOA
7:55 Usansolo Eskolak 16:40 14:50
8:07 Lemoa Gane 16:43 14:53
8:18 Igorre Merkatua 16:45 14:55
8:30 Ogenbarrena Ogenbarrena 16:48 14:58
8:33 Merkatua Igorre 17:05 15:15
8:34 Gane Lemoa 17:09 15:20
8:38 Eskolak Usansolo 17:18 15:27

Zaintza

Andramarin gure haurren eta familien beharrei erantzun nahi diegu. Ikastola etxeko luzapena dela iritzita, familien egunerokotasuna errazten laguntzea dugu helburu. Horregatik, kontziliazio beharrizanak medio, eskola-ordutegia hasi baino lehen umeak ikastolaratzeko aukera ematen dugu.

  • Irailean, ikasturtea hasi aurretik (adosten den ordutegia).
  • Ikasturtean zehar: goizeko zaintza 8:00-9:00 edo 16:30-17:30.
  • Gabonetako oporrak (adosten den ordutegia).
  • Aste Santua (adosten den ordutegia).

Adin eremua
2 urtetik gorako umeentzako.

Izen-ematea
  • Zerbitzua eskaintzeko, nahitaezkoa izango da gutxienez 5 ikasleko taldeak osatzea.
  • Egun solteetan etortzeko aukera dago, betiere aurrez abisatuta.
  • Zaintzaren funtzionamendua egokia izateko, egun bakoitzean zenbat ume egongo diren jakitea komeni da.

Andramari kooperatiba

Zergatik ikastola

Zerbitzuak

Bisita gidatuak