Skip to main content

HH 3-4-5 Uretako jolasak

Kaixo familia,   Bihar, ekainak 17, ostirala, 3,4 eta 5 urtekoek ur jolasak izango ditugu goizean zehar. Ekintza hau burutzeko honako materiala ekarri beharko du haurrak. Etxetik bainujantzia jantzita eta eguzkitako krema emanda. Motxilan:  Aldatzeko arropa, txankletak, eskuoihala eta ur jolas bat (pistola, kuboak…)   Ea pixka bat freskatzen garen!

Gehiago irakurri

HAZIA – HH2: Ikasturteko azken irteera

Pasa den asteartean, urte 2ko gelakoek ikasturteari bukaera ezin hobea emateko autobusera sartu eta Gautegiz-Arteagara abiatu ziren leku berriak ezagutzera. Ikastolara heldu zirenean urduri zeuden umeak, azkenean iritsi baitzen autobusean joateko eguna. Motxilatan bazkaria sartu, komunetik pasatu eta poz-pozik kalerantza joan ziren, bertan autobusa zuten zain. Guraso batzuen begiradapean, autobuseko txoferrari motxilak eman zizkien banan-banan eta autobusera igo ziren atzera…

Gehiago irakurri

[ARGAZKI GALERIA]: Ikasturte amaierako jaialdia

Asteburutik biharamun emozionala daukagu gainean. Eguna zoragarri atera zen, lipdub-a egiteko jendetza batu zen, Txantxuliren bisitan jende asko batu zen, bazkaria, jolasak, emanaldiak… Borobil joan zen jaialdia. Ikasturtea zarratzeko garaia ailegatzen ari zaigun honetan, ikasturte zail bezain erronka politez jositakoari itxiera bikaina eman diogu.   Argazki ugari batu ditugu, baina denak ezin jarri. Jaso ditugun argazki guztiak Andramari Driven daude…

Gehiago irakurri

HAZIA: Haurtzaindegiko obrak

Kaixo familia! Datorren astean HH-ko patioan estalkiak berrizteko obratan hasiko gara, hori dela eta haurtzaindegiko sarrera eta barne egitura batzuk aldatu beharrean gaude.  Betiko parkineko sarrera itxita egongo da, beraz, 0, 1 eta 2 urteko familiak sarrera nagusitik sartu beharko zarete. Barne egitura berria: 0 urteko gela: orain musika gela dan gelara pasatuko da, urte 2ko gelen aurrean.  Urte 1eko…

Gehiago irakurri

HAZIA – HH3,4,5: Loiura bidaia

Itzelezko eguna pasatu dugu Loiuko jolas parkean. Irteeratxoa egiteko irrikan egon gara Andramari Zornotzako Ikastolako haurrak, itxialdiaren osteko gure lehen egun osoko ibilalditxoa. Jolas parkeko gailu guztietan ibili gara, gure artean pila bat jolaetan aritu gara, harrapaketan, ezkutaketan… Bazkaltzeko momentua ere denok batera egin dugu, lagunekin hizketan gauden bitartean zein gozo egon diren bokatak. Dagoeneko bueltan gaude, ordea… datorren ikasturteak…

Gehiago irakurri

Eskolaz kanpoko jardueretan matrikulatzeko epea zabaldu da

Andramari Zornotzako Ikastolan datorren urteari begirako plangintzak aurrera eroaten hasi gara. Horien barruan dago eskolaz kanpoko jarduera. Eskaintza zabala izango dugu beste urte batez, baina ezinbestekoa da lanak aurreratzen joatea, eta jardueren matrikulazioa zabaldu dugu horretarako. Behean utziko dizuegun estekan zuen seme-alabak matrikulatzeko galdetegi bat utziko dizuegu. Gogoratu, matrikulatu gura den seme-alaba bakoitzeko galdetegi bat osatu behar dela. Galdetegia betetzeko…

Gehiago irakurri