Ingeles ikastaro komunikatiboak 2022-23 ikasturterako
Kaixo, guztioi:
Laster ekingo diogu 2022-23 ikasturteari eta ongi etorria eman nahi dizuegu Lynx Idiomas-ek Andramari ikastolarekin batera antolatzen dituen Ingeles ikastaro komunikatiboetara eta eskertu nahi dizkizuegu aurten ere gure egitasmoan parte hartzeko gogoa eta gugan izandako konfiantza.
Ohi denez, ikastarok urriaren 3an hasiko dira, eta mezu honen bidez, jakinari nahi dizkizuet aurtengo ordutegiak.
LYNX INGELESA- ANDRAMARI 2022-23 | |
ASTELEHEN – ASTEAZKENETAN | |
ORDUTEGIA | MAILA |
1. txanda 12:30- 13:10 | Lehen Hezkuntzako 3. maila |
2. txanda 13:10- 13:50 | Lehen Hezkuntzako 4. maila |
3. txanda 13:50- 14:30 | Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak |
ASTEAZKENETAN* 15:15- 16:30 DBH 1. Maila ONLINE | |
ASTEARTE – OSTEGUNETAN | |
ORDUTEGIA | MAILA |
1. txanda 12:30- 13:10 | Lehen Hezkuntzako 2. maila |
2. txanda 13:10- 13:50 | Lehen Hezkuntzako 1. maila |
3. txanda 13:50- 14:30 | Haur Hezkuntzako 5 urtekoak eta Haur Hezkuntzako 4 urtekoak |
Ikasle berriok zaretenok gonbidatuta zaudete datorren astelehenean, irailaren 26an, ikastolako liburutegian 17:00ean egingo dugun informazio-bilerara. Bertan azalduko dizkizuegu egitasmoaren nondik norakoak eta dituzuen galderak erantzun. Espero dugu gure ikastaroak ikasleentzat motibazio eta gozatzeko tokia izango direla, haiek baitira benetako protagonistak hizkuntza barneratzen eta erabiltzen.
Laguntzarik edo edozein zalantza baldin baduzue idatzi, mesedez: irune@lynxidiomas.com gustura erantzungo dizuegu.
Eskerrik asko, beste behin ere, jarritako konfiantzagatik eta laster arte