Skip to main content

HeziDigi Tailerra

HEZIKETA DIGITALAREN INGURUKO FAMILIENTZAKO TAILERRA HeziDigi Joan den larunbatean, martxoaren 18an, 25 familia inguru bildu ginen ikastolan, gure adintxikikoak sare sozialeen eta mugikorraren erabileraren aurrean babesteko. Hainbat dinamikaren bidez eta Ane Ortiz Ballesterosen eskutik, gaiarekin lotutako hainbat egoera bizigenituuen gure kontzientzia sustatzeko. Ondorioz, eta guztion artean mugikorraren erabilera egokia bermatzeko, gure komunitatearen konpromisoa jasoko duen dekalogoa eraikitzenjardun ginen, “dianan jo”tzeko...
Gehiago irakurri

Kultur Astea 2023

KULTUR ASTEAN MURGILDUTA Datorren astea, martxoaren 27an hasi eta 31rainokoa, Kultur Astean murgilduta emango dugu Andramari Zornotzako Ikastolan. 2. ebaluazioa guztiz itxi ondoren eta Aste Santuko oporraldien atarian, alor akademikoa osatzeko askotariko jarduerez hornitu dugu astea. “Askotariko jarduerak” aipatu ditugu eta hala da; izan ere, kanpoko hezitzaileek emandako prebentzio-tailerrak izango dira baina baita gure ikasle ohien bisitak ere, hala nola...
Gehiago irakurri

Jull Kanpaina: bozkatzera!

Nafarroako Ikastolek antolatutako “JUUL Kanpainak” 25 urte bete ditu aurton. Andramari Zornotzako Ikastolak ikasleen artean irakurzaletasuna sustatzeko egiten dituen ekimen desberdinen artean kokatzen da “JUUL Kanpaina”. Baina zertan datza ekimen hau? Laburbilduz, HH3tik DBH4ra arteko ikasle guztiek beraien euskarazko idazle eta ilustratzaile gogokoena bozkatu beharko dituzte. Bozketa honek benetako hauteskunde bat sinbolizatuko du, bere erroldarekin, bozka txartelekin, kutxatilekin…  

Gehiago irakurri

Heziki topaketak

HEZIKI TOPAKETAK 2023 Joan den igandean, hilaren 19an, LH1eko eta LH2ko ikasleok HEZIKIKO topaketa izan genuen Durangon. Primeran pasatu genuen beste ikastetxeetako umeekin batera kirola egiten.  esperientzia ikaragarria izan zen, zuekin partekatzeko modukoa.  Argazkietan Ikusten duzuen bezala, ezin hobeto pasatu genuen!

Gehiago irakurri

LH1-2: Herrira txangoa!

Pasa den astean, LH 1. mailako eta LH 2. mailako ikasle eta irakasleok herrira jaitsi ginen ekintza desberdinak egitera.  LH 1. mailako ikasleak herria lantzen gaude buru-belarri, gure erronka herriko maketa erraldoia sortzea delarik. Gai honetan gorputz geometrikoak lantzen aritu gara eta irteera aprobetxatuz, gure herriko eraikin  desberdinak nola dauden eratuta aztertu genuen: osasun zentroa, Udaletxea, Zelaieta… LH 2. mailako...
Gehiago irakurri

LH6: English Sandwiches!!

ENGLISH SANDWICHES!! Oraingo honetan, gure LH 6ko ikasleak sukaldari lanetan ibili dira Ingleseko proiektuaren baitan. Jaki desberdinen onurak, elikagaiak, jatorria eta errezeta desberdinak landu ostean, bikoteka “healthy sandwiches” (otarteko osasuntsuak) diseinatu eta egin dituzte. Eta nola ez, horiek dastatzeko aukera ere izan dute!! Landutako guztia praktikan jarriz, datorren asteko azoka solidarioan ere, ikasleek prestaturiko bokadutxo batzuk dastatzeko aukera izango duzue....
Gehiago irakurri

LH6: Azoka solidarioa

Kaixo Andramarikide: Idatzi honen bidez, LH 6ko ikasleek antolatu duten Azoka Solidariora gonbidatu nahi zaituztegu. Beraien objektu kuttunak (gustuko liburuak, jolasak,…) eta egindako eskulanak izango dituzte salgai. Aurten, LH 5ekoek ere euren ekarpena egingo dute plastika arloan egindako lanak salduz. Jasotako dirua Zornotzako Ongi Etorri Errefuxiatuak Gobernuz Kanpoko Erakundera bideratuko dute. Eguna: Martxoaren 28an Ordua: 16:30ean Tokia: Goiko patioa (euria…

Gehiago irakurri

LH6: Charla con Oumou Athe

OUMOU ATHErekin solasaldia Munduko herrialde guztiek bizi-baldintza berdinak dituzte bizitza duina izateko? Baliabideek eragina dute pertsonen bizi-itxaropenean? LH 6. mailako ikasleek galdera horiei erantzuteko hainbat ikerketa eta hausnarketa burutu dituzte unitatean zehar. Gaiaren inguruan informazioa jaso, aztertu eta ondorioak atera dituzte. Orain, eurak eginikoa, emakume senegaldar eta ikastolako guraso den Oumou Atherekin  partekatzeko aukera izateaz gain, herrialde zoragarri horretako errealitatea...
Gehiago irakurri