TAILERRAK
Dakizuen bezala, urriaren hasieran LH3ko eta LH4ko ikasleak elkartu, taldekatze ezberdinak egin eta elkarlanean tailerretan hasi ziren.
Tailerren artean, Ongizate Fisiko eta Emozionala, Arte Plastikoa, Arte Hezkuntza eta Dramatizazio jolasak izan dituzte.
Lehenengo txandak bukatu dira dagoeneko eta laster beste tailer batez gozatzeko aukera izango dute.
Ondoren, argazki batzuk ikusgai izango dituzue, zeinen ondo ibili diren ikus dezazuen.