Skip to main content
Oharrak

Udalekuak: Izena emateko azken egunak

By 2022/04/28No Comments

Kaixo Andramarikide:

Opor aurretik iragarri genuen moduan, Andramari Zornotzako ikastolako udalekuetan izena emateko azken eguna apirilak 30a da. 

Aurreko urtean jasotako gurasoen iradokizunak eta egungo osasun protokoloak antolakuntzarako eskaintzen dituen erraztasunak kontuan hartuta , aurten hobekuntzekin gatoz:

Oraingo honetan, astean bi irteera edukiko dituzte eta horrez gain herriko igerilekuetan disfrutatzeko aukera izango dute.

HH-ko haurrek astearteetan egun erdiko irteera egingo dute eta ostegunetan egun osokoa eta txanda bakoitzean, eguraldiak uzten badu egun batean igerilekuetara joando dira.

LH-koak aldiz, astearte eta osteguna osorik pasatuko dituzte kanpoan eta  txanda bakoitzean, eguraldiak uzten badu egun batean igerilekuetara joando dira.

Irteera guztiak gure herrian izango dira herriak dituen naturgune guztiak aprobetxatuz.

Udalekuen data:  ekainaren 22tik uztailaren 20ra bitartean, biak barne. 

Informazio gehiago:

Enjoy English

Eman Hegoak