Skip to main content

GOGOETAREN LEHEN SAIOA

Datorren astean izango da gogoeta estrategikoaren lehen saio irekia. Asteon Alexia bidez zabaldu dugun mezuan esan bezala, lau saio egingo ditugu guztira eta guraso zein langileei zuzendu diegu saio hauetan parte hartzeko gonbidapena. Lehen saioa, esan bezala, asteartean izango da (martxoaren 5ean) eta hurrengo saioak apirilaren 9an, apirilaren 23an eta maiatzaren 28an egingo ditugu. Saio guztiak 17.00etatik 19.00etara egingo ditugu, ikastolan bertan. 

Saioetan parte hartzeko asmoa duzuenok, izena ematea eskatu nahi dizuegu, antolaketarako lagungarria izango baitzaigu zenbat lagunek parte hartuko dugun jakitea. 

Prozesu honen helburua datozen urteetarako ikastolaren helburuak eta norabideak denon artean zehaztea da. Beraz, oso garrantzitsua da parte hartze ahalik eta zabalenarekin egitea. Gogoeta saioak erraztaile batzuek gidatuta egingo ditugu. 

Talde eragilea hasi da martxan jadanik. Bederatzi lagunek osatutako taldea da eta tartean daude gurasoak (tartean Artezkaritza Kontseiluko kideak ere) eta langileak (tartean zuzendaritzako kideak ere).

Bidea interesgarria eta helburua garrantzitsua da. Beraz, anima zaitezte parte hartzen.