Skip to main content

ZUBIAK ERAIKITZEN

DBH1eko Teknologiako proiektuan ikasleek zubiak eraiki behar izan dituzte.

Horretarako, aurretik, egituren hainbat propietate aztertu ditugu, hala nola, egonkortasuna, erresistentzia eta zurruntasuna. Baita esfortzuak eta kargak eta material batzuen (egurra, metala, plastikoa) ezaugarri nagusiak.

Guzti hori kontuan hartuta, haien zubien zirriborroetatik abiatuta, horien planoak sortu behar izan dituzte, eskuz (2D) eta digitalki (3D). 

Azkenik, haiek aukeratutako materialekin eta ezarritako baldintzekin zubien maketak eraiki dituzte.

Hemen dituzue prozesuaren eta emaitzen argazki batzuk.