Skip to main content

ARAZTEGIAN

Atzo, hilak 18, DBH2.mailako ikasleek Astepeko ur hondakinen araztegia bisitatu zuten agenda 2030 programaren baitan . Bertan Zornotzarrok gure etxebizitza, lantegi, eskola eta beste hainbat tokitan erabilitako ura tratatzeko egiten den prozesua zertan datza ezagutu zuten. Zornotzan urtean arazten den ur kopurua zenbatekoa den adierazteaz gain, eraikinaren barnealdea eta kanpoaldea bisitatu zuten.