Skip to main content
Andramari kooperatibaOharrak

Guraso Ordezkarien batzarra

By 2022/11/03No Comments

Kaixo:

 

Andramari Zornotzako Ikastolako Artezkaritza taldeak, ohar honen bitartez, hasi berri dugun 22-23 ikasturtera ongi etorria luzatu nahi dizue.

Gu hasi gara lanean, eta beste batzuetan baino beranduago bada ere, ikasturte honetako lehen Guraso Ordezkarien batzarra egingo dugu. Noiz? Datorren eguaztenean, hilak 9, 17:00etan, ikastolako jantokian.

Gure funtzionamendua bermatzeko, komenigarria da gela guztietan WhatsApp taldea edukitzea. Badakigu, dagoeneko, batzuek osatuta daukazuela; beste batzuek, ordea, kideren bat edo beste faltako duzue. Hori dela eta,  eskaera bat egingo dizuegu:  mesedez, zuetako norbait ez badago gelako WhatsApp taldean, eman zuen telefono zenbakia gelako Guraso Ordezkariari, eta sartuko zaituzte. Era horretan jasoko dituzue gelan gertatzen direnak, ikastolako berriak zein dinamikak, … 

Beste alde batetik, baliteke, zuen gelan Ikastolari jakinarazteko ekarpen, kexa edo iradokizunen bat edukitzea. Horrela bada, esan zuen Guraso Ordezkariari, eta berak ekarriko du eguazteneko batzarrera.

 

Beste barik, ikasturte honetan ere denon parte-hartzea izango dugun itxaropenarekin, agurtzen zaituztegu.

 

Andramari Zornotzako Ikastolako artezkaritza