Skip to main content

GURE IRAKASLEAK, MONDRAGON UNIBERTSITATEAN HIZLARI

Pasa den asteartean, hilak 19, gure Lehen Hezkuntzako hiru irakasle Bilboko Mondragon Unibertsitateko fakultatean izan ziren etorkizuneko hezkuntzan hezitzaile lanetan izango diren gazteei Ikastolako jardunaren berri ematen.

Berrikuntza eta kalitatea sustatzea helburu duen hezkuntza fakultate honek gugana jo zuen ikastolan dugun metodologia Lehen Hezkuntzako Graduko ikasleeri zabalduko genien eskatzeko. Gonbita onartu eta Hitzaldi-solasaldi hau gure KimuA proiektuaren marko pedagogikoaren baitan kokatu genuen, bertan garatzen dugun zirkulazio autonomoa hizpide nagusi hartuta. 

Ikasleek jakinmina eta interesa adierazi zuten guztiontzat aberasgarria izan zen esperientzia baten.