Skip to main content

Ailegatu da astea, ailegatzear dago domeka. Bizkaiko ikastolen egun handia izango da domekakoa, Ibilaldia antolatuko baitute Abusu Ikastolako kideek. Pandemiak gauza asko lapurtu zizkigun, eta gutxika-gutxika ari gara berreskuratzen. Artean, urtean behin Bizkaiko ikastoletako kideak batzen garen eguna.

Gogoratu, tiketa eskuratu duzuenontzat, joan etorrirako autobusa izango dela Zornotzatik.

Irteera ordua: 09:00

Buelta:19:00

Irteera geralekua: Sukoi aurreko geralekua

 

Festara batzera animatzen zaituztegu ikastolatik. Bolondres lana egin behar duzuenoi gozatzea, eta egunaz gozatzera zoaztenoi guztiontzat gozagarri bihurtzea opa dizuegu. Hori lortuz gero, domeka gogoangarria izango da.

 

 

Domekara arte! Erro harri har!