Skip to main content

INNOVAMAT FORMAKUNTZA

Irailak 25, 18:00etan Ikastolako liburutegian

Prest al zaudete matematikak inoiz ikusi ez dituzuen bezala ikusteko?
Ongi etorri Innovamat familiara!

Konfiantza osoa jarri dugu Innovamateko proposamenean ikasturte honetan matematikak lantzeko. Denon helburua da haurrek, ikasgelan, pixkanaka kontzeptuak eraiki eta deskubritzea, ulertzea eta sendotzea, eta arrazoitzen ikastea.

 Izan ere, matematikak ikastea hori eta askoz gehiago da!

Innovamati buruz gehiago jakin nahi baduzu, hemen duzu webgunea:

Sartu familien web-orrian

Haurrek matematikez gozatzea lortuko dugu elkarrekin!

Proiektuaren berri emateko familientzako formazio saioa antolatu dugu: 

  • EGUNA: Irailak 25, astelehena
  • ORDUA: 18:00
  • TOKIA: Ikastolako liburutegia
  • GONBIDATUAK: HH 3, HH4 eta HH5eko familiak

* Aldi bereko itzulpen zerbitzua eskainiko da. Horretarako, beharrezkoa izango da nork bere mugikorra eta aurikularrak ekartzea. Mugikorrean telegram aplikazioa deskargatuta izatea komeni da. Bestela, 10 minutu lehenago bertaratzea eskertuko genizueke guztia prestatzeko. 

—————————————————————————————————————

Harpidetu familientzako buletina jasotzeko! 

Horrela, proposamenean izandako berritasun eta aldaketa guztiak ezagutuko dituzu, eta zure interesekoa izan daitekeen informazioa jasoko duzu.

Harpidetu nahi dut