Skip to main content

INNOVAMAT FORMAKUNTZA

Astelehen honetan HH 3, 4 eta 5 urtekoen familiek, ikastolako irakasleen aholkulari diren Eneko eta Amaiaren eskutik formakuntza saioa jaso dute.

Matematika era manipulatiboan landuz, tailer eta espazio desberdinetan egingo dituzten jolasen bitartez, haurra kontzeptu matematiko desberdinak garatzen eta barneratzen joango da, aurrerantzean ikaskuntza sakonagoan murgiltzen direnean, estrategia anitzak izan ditzaten erronka berrien aurrean.

Innovamat bost eduki blokeetan banatzen da;

  1. Zenbakizkoa
  2. Aljebraikoa
  3. Geometrikoa
  4. Estokastikoa
  5. Neurrizkoa

Eta lau Prozesu ditu ardatz;

  1. Problemak ebaztea
  2. Arrazoiketa eta proba
  3. Loturak ezartzea
  4. Komunikatzea eta adieraztea

Atelehenean esan bezala, jarraian dituzue asebetetze inkesta eta baita formakuntza saioan erabilitako aurkezpena. 

Eskerrik asko!