Urriaren 27a (osteguna)
-14:30ean ikasleak gelara joango dira eta zer egingo dugun azalduko die tutoreak: Mosaikoa!!!
-15:00etan goiko patiora irtengo gara eta talde bakoitza dagokion aurrerago zehaztuko den tokian jarriko da, mosaikoa sortzeko.
*Mosaikoa LH osoak egingo du, DBHkoekin batera.
LH 1, 2, 3, 4, 5 eta 6. mailak eta DBH 1.
Kiva-ordezkariek “pregoia” esango dute. DBH 1, 2 eta 3
LH 5eko ikasle bik eta LH 6ko beste bik bertsoa abestuko dute.
Bertsoa.
Amaitzeko, KIVA logoarekin talde guztiek argazkia atera behar dute.
Urriaren 28a (ostirala): KIVA EGUNA
Langile guztiei pina banatuko zaie eta agerian eramateko eskatuko zaie.
Ikasle guztiei pegatinak emango zaizkie kolorestatzeko.
DBHko ikasleen eskutik (KIVA-ordezkariak), KIVA aurkezpena egingo da LHko ikasgeletan eta DBH 1ekoan.
Egunean zehar, LHn (tutoreak erabakitzen duenean), elkarbizitzarako arauak ezarzteko erabiliko dugun KIVA-zuhaitza egingo da.
FAMILIENTZAKO GUTUNA
KIVA PROGRAMA 2017ko urtarrilean ezarri zen Euskal Herriko 52 ikastoletan eta Andramari Zornotzako ikastola berauetako bat izan zen. 2022-23eko ikasturte honetan, aurrekoetako bideari ekingo diogu, KIVA ez baitago urtebeteko proiektu gisa diseinatuta, baizik eta eskolaren jazarpenaren aurkako lanaren parte iraunkor gisa.
KIVA bullyng edo eskola-jazarpena prebenitzeko eta jazarpen-kasuei modu eraginkorrean aurre egiteko programa bat da; frogatan oinarrituta dago eta prebentzioa funtsezkoa da. Prebentzio lana ikastorduetan egiten da, tutoretza saioetan batez ere.
Jazarpen arazoei aurre egiteko ardura du KIVA TALDEAK. Talde hau etapa bakoitzeko ordezkari batek eta ikastolako hezkuntza psikologoak osatzen du. Jazarpen susmorik izanez gero zuzenean honako email honetara idatzi dezakezue: kiva@zornotzaikastola.eus
Informazio gehiago eskuratzeko: Hemen