Skip to main content
Andramari kooperatibaOharrak

Lynx: Trinity azterketa

By 2024/02/01No Comments

TRINITY

Dear families,

Dakizuenez, Lynx Idiomasen ikuspegi ludikoa dugu ardatz eta erabileran jartzen dugu indarra ingelesa ikastean. Gure taldearentzat garrantzitsua da ikuspegi hori orekatzea Lehen Hezkuntzako amaieran azterketa ofizialetarako prestakuntzarekinLehen Hezkuntzako 5. mailatik gora, ikuspegi ludiko-praktiko hori egiaztatze ofizialarekin osatzea funtsezkoa da, gure ustez. Aukeratzen ditugun azterketek (TRINITY COLLEGE LONDON, BRITISH COUNCIL eta CAMBRIDGE EXAMS) gure ikasleentzat helburu argi eta neurgarriak ezartzen dituzte urratsez urrats. Egiaztatu dugu proba ofizial bati aurre egin behar diotela jakiteak bi onura dituela: baga, ikastolako ezagutza sendotzen dute; biga, hobeto ulertzen dute unibertsitatera joan aurretik ingelesez gutxieneko B2 maila eskuratzeko garrantzia.

Egiaztatze-prozesuari buruz hitz egiteko, proba mota bakoitza ikusteko eta egin daitezkeen uneak, prezioak eta ikaskuntzan dituzten onurak azaltzeko, informazio-bilera batera gonbidatzen zaituztegu otsailaren 23an, ostiralarekin, 17:30ean ikastolako liburutegian.

Mesedez, konfirmatu asistentzia hemen

Mekanika ezagutzen duzuenontzat eta zuen seme-alabak iaz aurkeztu zirenentzat, gogoratu laster 2023ko ziurtagiri banaketaren zeremoniaren berri emango dizuegula. Ekitaldia martxoan izango da, Claret Askartza Ikastetxeko ekitaldi-aretoan. Parte-hartze eta gozamenerako arrakasta izan ohi da, ez bakarrik ematen ditugun sari eta sorpresengatik, baita ikasleen, familien eta Lynxeko Teacher-en lorpenak aintzat hartzeko elkarrekin partekatzen ditugun une gogoangarriengatik ere.

Bileran elkar ikusiko dugulakoan, eta ezin bazarete bertaratu, e-mailez jasoko duzue informazioa. Eta, jakina, gustura erantzungo dizugu beti bezala 94.480.53.63 telefonoan.

Kind Regards,

Lynx Idiomas Team.