Skip to main content

OLDARRALDIAREN AURKA: EUSKARAREKIN BAT, EUSKARAZ BAT

Datorren larunbatean, azaroaren 4an, manifestazioa egingo da Bilbon euskararen eta euskaldunon hizkuntza eskubideen aurka jasaten ari den oldarraldi judiziala salatzeko. Euskalgintzaren Kontseiluak deitutako manifestaziora bertaratzeko deia egin dute hainbat eragile sozial, politiko eta sindikalek, tartean Euskal Herriko Ikastolek. Andramari Zornotzako ikastolako irakasle eta gurasoek ere bat egin dugu manifestazio deialdiarekin eta bertan izango gara larunbatean. 

Manifestazioa larunbatean egingo da, azaroaren 4an, 17.00etan Bilboko Euskalduna jauregiaren parean hasita.

Larunbateko manifestazioa oso jendetsua izango dela aurreikusten da eta boluntarioak behar dira hainbat zereginetan laguntzeko: kuestazioa, segurtasun soka, trafikoa…

 
Boluntarioen izena ematea