Skip to main content

UDABERRIKO EGONALDIAK

Inauteriak pasa berritan, gero eta gutxiago falta da udaberriko oporraldirako eta hasiak gara jadanik urtero modura egun horietarako egonaldiak prestatzen. Aurten ere, Zirimola ikastolen Aisialdi Taldearekin elkarlanean antolatuko dira egonaldiak, Zirimolak formatu eta koordinatzen dituen hezitzaileek gidatuta egongo baitira. 

Egonaldien helburuak:

 

Ondoko helburuak zehaztu dira egonaldietarako. 

  • Haurren artean euskararen erabilera sustatzea eta euskarazko erreferenteak eskaintzea.
  • Haurraren behar fisiko eta emozionalei erantzuten dien proposamen ludikoa eskaintzea.
  • Inolako bazterketarik gabe parte hartzen duten haur guztientzako aisialdi inklusibo eta hezitzailea eskaintzea.
  • Partaide guztiok ikastolan gustura eta zoriontsu bizitzeko oinarriak finkatzea, eguneroko bizikidetza ohiturak landuz.
  • Haur eta familiei konfiantzazko eta ziurtasunezko guneak eskaintzea.

Guzti hau jolasaren bidez landuko da. 

Hartzaileak:

  • Haur hezkuntzako 3, 4 eta 5 urteko ikasleentzat
  • Lehen Hezkuntzako 1, 2 eta 3. mailetako ikasleentzat

Txandak:

  • Lehen txanda: Martxoaren 25, 26 eta 27an
  • Bigarren txanda: Apirilaren 2, 3, 4 eta 5ean

Ordutegia:

  •  Goizeko 9:00etatik 13:00etara izango dira

Kostua:

  • Lehen txandako izen-ematea: 57 €
  • Bigarren txandako izen-ematea: 62 €

Izena ematea:

  • Martxoaren 3ra arte ondoko galdetegia betez.

Galdetegia

OHARRAK:

  • Txanda batean edo bietan izena emateko aukera izango duzue. 
  • Parte hartu nahi duen ikasle bakoitzeko galdetegi bat bete beharko da.
  • Txanda bakoitzean gutxieneko izen-emate bat egongo da egonaldia burutu ahal izateko.
  • Izen-emate epea itxita (martxoak 3) bajaren bat balego, matrikulan ez da itzulketarik egingo. 

INFORMAZIO GEHIANGO:

  • Ikastolan bertan: 946732950 (Amaia Aurrekoetxea) 
  • zirimola.eus webgunean.