Skip to main content
KIMUAOharrak

LH2: Zarautzeko piknika

By 2022/03/31No Comments

Aurreko asteko buletinean komunikatu genizuen bezala, datorren astean LH 2ko ikasleak Zarautzera joango dira 2 egunetarako.Azken egunotan piknikaren inguruko hainbat zalantza jaso ditugunez, mezu honen birtartez zuen zalantzak argitu nahiko genituzke.

Dakizuen bezala, ikastolako jantoki zerbitzuaren erabiltzaileentzat “piknika” eskatzeko aukera zabaltzen zaizue. Jarraian Piknikean aurkituko duzuena zerrendatzen dizuegu:

 

  • Ur botila bat
  • Sandwich hotz bat
  • Ogitarteko “beroa”
  • Postre gozo bat
  • Fruta pieza bat

 

Zarautzeko egonaldiaren prezioan ez da lehen eguneko hamaiketakoa, bazkaria eta askaria sartzen, beraz, komenigarria ikusten dugu zerbait gehiago eramatea. Piknika nahi baduzue, aurreko asteko mezuarekin batera bidalitako inprimakia bete behar duzue apirilaren 1erako.

 

Lhko tutoreak