Skip to main content

FAIR SATURDAY 2023

Beste urte batez eta dagoeneko hirugarren aldiz, ostiralean (azaroak 24) Fair Saturday egitasmoaren hasierako ekitaldian hartu genuen parte. Aurtengoan, ikastolako 40 familia, 37 ikasle eta 8 langile bildu ginen ekitaldian, 80 lagun guztira.

Hartara, beste behin ere erakutsi dugu elkar hartuta jarduten duen hezkuntza-komunitate indartsu eta eraginkorra garela.

Eta, gurekin batera, Bulego, Maren, Serafin Zubiri, Mikel Urdangarin, El Langi, Pirata Piratobich, Bilboko udal musika banda eta beste hainbat artista bertaratu ziren emanaldira. Ikuskizun bikaina han izan ginen guztiontzat.

Gabon Gauean EITB1en ikusgai egongo da.