FRONTOIAREN ALOKAIRUA
Frontoia erabiltzeko baldintzen berri eman nahi dizuegu honen bidez.
KONTUAN EDUKI BEHARREKOAK:
- Erabiltzaileek hiru hilabeteko erreserba egiteko aukera izango dute, hau da, talde bakoitzak hiruhilabeteko osorako eguna eta ordua aukeratu lezake, aldez aurretik ordaintzeko konpromisoa hartuz gero..
- Talde bakoitzean arduradun bat egongo da, ikastolaren aurrean erreferentzia gisa.
- Ordu berean talde bik edo gehiagok emango balute izena, talde horietako arduradunei deitu eta jakinaraziko zaie egoera. Bi taldeek elkarrekin berba egin eta adostasuna lotzea da lehenengo bidea. Osterantzean, zozketa bidez aukeratuko dira partehartzaileak.
- Behin hiruhilabeteko erreserbak finkatuta, libre gelditzen diren orduak banaka erreserbatzeko aukera eskainiko da.
- Ikastolako eskolaz kanpoko jardueren arduradunarekin lotu beharko da erreserbaren kudeaketa (giltza eskuratu eta fitxa ordaintzea).
- Frontoia hiruhilabetez alokatzearen kostua 60€-koa izango da. Egun solteetan orduka alokatuz gero, berriz, 6€-ko kostua izango orduko.
Ordua hartzeko galdetegia bete beharko duzue.