Skip to main content

Andramari Zornotzako Ikastolako haurrek gauza berriak ikasteko jakin-mina aprobetxatuz, oraingoan argiarekin jolastu dugu.

Argi mahaiak gelara hurbildu ditugu eta material anitza partekatu dugu eurekin, lumak, paperean egindako monigoteak, kolore desberdinetako trasparentzia duten egurrezko piezak, etab.

Mahaian argi kolore desberdinak ere jarri ditugu eta hausnarketa sakona egin dute gure txikiek opakuak eta zeharrargiak diren elementuekin, baita mahaian zegoen kolorearen eta elementuen koloreen arteko nahasketa egiterakoan.

Izugarri ondo pasatu dugu eta irrikaz gaude gauza berriak esperimentatzeko.