Skip to main content

Itzelezko eguna pasatu dugu Loiuko jolas parkean. Irteeratxoa egiteko irrikan egon gara Andramari Zornotzako Ikastolako haurrak, itxialdiaren osteko gure lehen egun osoko ibilalditxoa.

Jolas parkeko gailu guztietan ibili gara, gure artean pila bat jolaetan aritu gara, harrapaketan, ezkutaketan… Bazkaltzeko momentua ere denok batera egin dugu, lagunekin hizketan gauden bitartean zein gozo egon diren bokatak. Dagoeneko bueltan gaude, ordea… datorren ikasturteak nora eramango gaituen jakiteko desiatzen.

Autobusaren zenbatekoa ekaineko reziboan pasako zaizue.

 

Mila esker