HEZKUNTZA MARKO OROKOR BERRIA ABIARAZI DUGU IKASTOLOK, IKASTURTEAREKIN BATERA
Zapatuan ospatu zen Vianan Euskal Herriko Ikastolen 2023-2024 ikasturte hasierako ekitaldia eta bertan aurkeztu zuten Ikastolon Hezkuntza Marko Orokor berria.
“Bazatoz?” izeneko liburuan jaso dute Amaia Anterok, Amaia Artolazabalek, Esther Garaialdek eta Zigor Ibarzabalek ikastola guztiontzat “zoru komuna izango dena, ikuspegi pedagogiko komun bat, gerora, ikastola bakoitzak bere errealitatetik abiatuta eta bere errealitatera egokituta berea garatu dezan”.
Ikastolen Elkarteko lehendakari Nekane Artolak aurkeztu du Hezkuntza Marko Orokorra: “Marko honek jauzi bat proposatzen digu: Pertsonan zentratutako hezkuntzara salto egitea. Azken urteotan egin eta ikasi duguna jaso, eta egungo testuinguru eta errealitateari erantzuteko proposamena da. Horrek garamatza irakaskuntza pertsonalizatuago batera”.