JOLAS SINBOLIKOA
Haur Hezkuntzan,HAURRAK jolasa behar du bizitzen ari den mundua ulertu eta kudeatzen ikasteko.
Jolas sinbolikoan ari denean bere barnea proiektatzen du haurrak eta mundu guzti hori jolasean islatzen du. Rol ezberdinak har ditzake, bere inguruan dauden pertsonen ekintzetan bere bizipenak “antzeztuz”. Gorputza gaia lantzen ari garela aprobetxatuz, anbulategi bat prestatu dugu norbere eta besteen gorputzaren ezagutza barneratzeko asmoz.