Skip to main content

JULL KANPAINA

Zer da JUUL Kanpaina

Euskal Herriko ikastoletako haurren irakurtzeko zaletasuna sustatzeko helburuarekin, Nafarroako Ikastolen Elkarteak antolatzen dituen liburu eta ilustratzaileen hauteskunde literarioei deitzen zaie JUUL. Dena den, JUUL kanpaina, ikastola bakoitzak garatzen duen irakurtzeko zaletasuna bultzatzeko programaren barruan, azken ekintzetariko bat da.

 

Kanpainaren helburuak

  1. Ikasleek gustukoen dituzten euskarazko liburuak aukeratzea.
  2. Ikasleek gustukoen dituzten liburuen ilustratzaileak aukeratzea.

 

Bozketa-eguna

Hauteskunde eguna apirilak 11 izango da, hilabeteak duen izaera literarioa kontuan hartuz. Izan ere, apirilak 2, Nazioarteko Haur eta Gazte Literatura eguna ospatzen da eta, apirilak 23, Nazioarteko Liburu eguna da.

 

Bozkatzeko prozedura

Bozkatzeko bi era eskaintzen diegu: ohiko eran, hots, paperean egindako bozketa (boto-txartela) edo Internet bitartez (bozketa elektronikoa).

 

Baliabideak

Kanpainak web-orria du. Bertan, irakasleei, ikasleei eta gurasoei zuzendutako informazioa, zein kanpainari buruzko informazio aunitz aurkitzen ahal da. Hauxe da helbidea: www.juulkanpaina.eus

 

Facebook

Kanpainak facebook-a du:

https://www.facebook.com/juulkanpaina 

Andramari Zornotza ikastola