Skip to main content

MAHI-MAHI: AZAROKO AGENDA

Kaixo tripulazio kideak!!

Mahi-Mahien askotan hitz egin izan dugun bezala, hizkuntza eta aho komunikaziotik haratago doan balio eta botere garrantzitsu gisa ulertzen dugu komunikazioa!

Ondo dakigun moduan, komunikatzeko modu asko ditugu eta horiekin esperimentazioan arituko gara azaroko hilabete honetan gure abenturan!

Bizitzan zehar gure egunerokotasunean sortzen ditugun harremanak, komunikatzen garen moduarekin erabateko loturan daude; gure buruarekin, inguruko jendearekin, naturarekin, elikadurarekin…

Ea zer dakarkiguten, ba, datozen asteetako esplorazioek, komunikazioaren inguruan sakontzeko 🙂

MAHI-MAHI LANTALDEA