Skip to main content

Joan zen asteartean hitzaldi eta tailer zinez aberasgarria izan genuen. Gazteen artean mugikorrari ematen zaion erabilerari buruz hitz egin genuen, Ane Ortiz Ballesteros gidari, hainbat gurasok. Esperientziak eta bakoitzaren ikuspuntuak elkarbanatu genituen. Horrek egin zuen guztia aberasgarri eta mugikorren zein gailu elektronikoen erabilpen egoki batera bideratzeko baliagarri.

Eskerrik asko parte hartu zenuten guztiei! Zuen parte hartzeari esker, ekitaldi zoragarriaz gozatu genuen proiektu honen lehenego urratsa izan den honetan. Proiektu honek hurrengo ikasturtean aurrepauso gehiago egiteko asmo irmoa dauka eta horretarako zuen partaidetza ezinbestekoa da. Ibilbide honetan parte hartu gura izanez gero, mesedez, honako galdetegi hau bete ezazu:

GALDETEGIA 

(Aurrerago zuekin guztiekin partekatuko dugu ekitaldean egindakoa, interesgarria izango zaizuelakoan)