Skip to main content
Oharrak

Trinity 2023: bilera

By 2023/02/16No Comments

Martxoarekin batera helduko zaigu unea gure ikasleen egiaztatze-prozesua hasteko. Dakizuenez, LH5. mailatik aurrera lantzen dugun azken proiektuak mintzamena hobetzeko helburua du eta Trinity College London ahozko azterketarekin bat dator.  

 Matrikulak egin aurretik,  eta bereziki lehen aldiz egin behar duzuenok, informazio-bilera batera gonbidatu nahi zaituztegu probei buruzko zalantzak argitzeko, hemen hitzordua:

Noiz: otsailak 27, astelehena

Ordua: 17:00etan 

Non: liburutegian

Bilera egin eta hurrengo egunetan, matrikulak bideratzeko galdetegia bidaliko dizuegu betetzeko eta zuen seme-alabak azterketa egingo duen ala ez jakinarazteko. Gogoan izan ziurtagiria lortzeak poza ez ezik, erronka ere badakarkiela ikasleei. 

Eskertuko genizueke asistentzia baieztatzea ondorengo galdetegian. 

Mila esker.

Asistentzia baieztatzeko lotura