Skip to main content
EKIAHAZIAKIMUAOharrak

2023-2024ko EKE eta jantokia

By 2023/06/15No Comments

2023-2024ko ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK ETA JANTOKIA

2023-24 ikasturtean, jantokian eta eskolaz kanpoko ekintzetan izena emateko prozedura aldatu egingo dugu; izan ere, lehenengoz, Alexia bidez eman beharko dugu izena.

Izena emateko azken eguna ekainak 21, asteazkena.

Lan hori egiteko, prozedura argitze aldera, bideo bat prestatu dugu izena emateko jarraibideekin. 

Betiko moduan, badira kontuan hartu beharreko gauza batzuk:

 

1. JANTOKIAN IZENA EMATEKO KONTUAN EDUKI BEHARREKOA:

  • Aurrerantzean, ikasturte osorako eman beharko da izena. Alegia, kuota osoa ordaindu beharko da, irailetik ekainera, biak barne (ezin da bajarik eman).
  • Inork egun solteetan soilik etortzeko  hautua egiten badu, hamar bonoko txartelak egongo dira salgai idazkaritzan, 60 euroan. 
  • Ikasleak jantokira egun batzuetan  jarraian hust egiten badu (eskola-egunak izanik), laugarren egunetik aurrera hasiko da dirua itzultzen, 1,60€ eguneko.
  • Ikasleak alergiaren bat badu, zeliakoa bada, edo bestelako gorabeheraren bat badauka, medikuaren txosten zehaztua aurkeztu beharko du idazkaritzan.

2. ESKOLAZ KANPOKO EKINTZETAN IZENA EMATEKO KONTUAN EDUKI BEHARREKOA:

  • Ekintza guztietan taldeak osatu ahal izateko, gutxieneko kopurua behar izango da.
  • 40€-ko matrikula ordainduko da jarduera guztietan, Lynx-enean izan ezik, 35€-koa izango dena. 
  • Behin matrikula eginda: ekintza hasi baino lehenago baja emanez gero, % 50 itzuliko da. Ekintza hasita badago, ez da dirurik itzuliko. Baja ikastolak  egindako aldaketengatik bada, % 100 itzuliko da.
  • Behin ekintza hasita, ikasturte osoa ordaindu beharko da.
  • Ekintzetako batzuk astean bi egunetan izaten dira; alabaina, zuetako batzuek seme-alaba astean behin bakarrik bidali ohi duzue. Jakin ezazue, astean baten bakarrik etorri arren, kuota osoa ordaindu beharko dela.
  • Matrikula eta  hileko kuotak ikastolatik pasatuko dira, matrikula ekainean eta kuotak, urritik maiatzera.
  • Eskaintza behin-behinekoa da. Osatzen diren taldeen arabera, aldaketaren bat izan dezake.
  • HH4 – LH6 Lynx-eko ekintza ekainaren erdialdera arte luzatuko da, guztira 9 kuota izango dira (37€). Azaroan 25 € kobratuko da materialagatik.
  • DBH1 – DBH4 Lynx-eko ekintza mistoa izango da (saio bat ikastolan (asteazkenetan) eta saio bat online (ostiraletan) ekainaren erdialdera arte luzatuko da), kuota 63€. Azaroan 25€ kobratuko da materialagatik.
  • Kirolari dagokionez, asteburuetako lehiaketa eta partiduetan parte hartzea ezinbestekoa da, baita EKIPAZIOA ETA IKASTOLAKO KIROL-JERTSEA JANTZITA eramatea ere.
  • Entrenamenduetan gurasoak ezin izango dira kirol instalazioetan egon.
  • Ekintza guztiak urrian  hasi eta maiatzean bukatuko dira (ingelesa -Lynx- izan ezik).
  • Ekintza batean ume asko badaude, aurreko ikasturtean ekintza berdinean ibilitakoek  lekua ziurtatuta edukiko dute, berriak, aldiz, zozketan bitartez aukeratuko dira.
  • Kirol arduradunarekin hitz egiteko ordutegia:

Jardun trinkoan: ekainean eta irailean 9:00etatik 11:00etara.

Jardun osoan: 15:30tik 17:30etara.

ESKOLAZ KANPOKO GIDA