Skip to main content

Ikastolok, gure sorreratik, euskara eta euskal kultura gure gizartean zabaltzea dugu helburu. Bada, oraingo honetan, Bizkaiko Bertsozale Elkarteak, urte guzti hauetan bertsolaritza sustatzeko egindako lana eskertu nahi izan digu eta, datorren abenduaren 16an, Bilbon ospatuko den “Bizkaiko Bertsolari Txapelketako” finalerako gonbidapen bi eman dizkigu.

Andramari Ikastolan eskola orduz kanpo bertsolaritza lantzen ari diren gure ikasleen artean zozketatu ditugu bi gonbidapenak eta Jone Gomez izan da saritua. 

Zorionak Jone eta bertsoetaz gozatu!!