Skip to main content

Jasangarritasunerako Hezkuntzako XXXI. topaketa

JASANGARRITASUNERAKO HEZKUNTZAKO XXXI. TOPAKETA Apirilaren 19an Jasangarritasunerako Hezkuntzako XXXI. Topaketak ospatu ziren EHUko Bilboko Hezkuntza Fakultatean. Aurtengo gaia, “Ikaslea protagonista: Hezkuntza ekosozial eraldatzailea martxan” izan da eta gure ikastolako DBH 4. mailako Unax Gonzalez ikasleari bertan egoteko gonbidapena luzatu zioten berarekin ikasturte hasieran Granadara joan ziren beste lau ikasleekin batera. Bost ikasleen artean, estatuko Konfint topaketan bizitako esperientzia partekatu zuten...
Gehiago irakurri

Juul: hauteskunde literario arrakastatsuak!

HAUTESKUNDE LITERARIO ARRAKASTATSUAK Dakizuen bezala, apirilaren 11n JUUL hauteskunde literarioen bozketa eguna ospatu zen Euskal Herriko ikastoletan. Hona hemen emaitzak kontaketa egin ondoren. Andramari Zornotzako ikastolan ere, partehartzea arrakastatsua izan zen.  HHko ikasleek hasi zuten ekitaldia; euren boto-txartela eskuetan mahaietara hurbildu eta kutxan sartu zuten. Goizean zehar, LHko ikasleek boto elektronikoa eman zuten. Kasu bietan, EUSKARA ELKARTEKO kideen laguntza estimagarria...
Gehiago irakurri

Udalekuak 2024: Izena emateko epea zabalik

UDALEKUAK 2024 Ekaina eta uztailean zehar garatzen diren goizeko udaleku irekiak dira eta HH eta LHko ikasleei zuzenduta dago. Programazioa adin-tarte bakoitzari egokitzen da eta aisialdi euskalduna, inklusiboa eta hezitzailea eskaintzeko, aste bakoitzeko interesgune jakin bat duen jarduera-multzoa da. Udaleku hauek ikastolan bertan garatzen dira. Modu horretan, ikastolako kanpo-espazioak eta herriko natura-guneak baliatuz, haurrek aisialdi hezitzaileak eskaintzen dituen espazioetan udako...
Gehiago irakurri

JUUL Kanpaina

JULL KANPAINA Zer da JUUL Kanpaina Euskal Herriko ikastoletako haurren irakurtzeko zaletasuna sustatzeko helburuarekin, Nafarroako Ikastolen Elkarteak antolatzen dituen liburu eta ilustratzaileen hauteskunde literarioei deitzen zaie JUUL. Dena den, JUUL kanpaina, ikastola bakoitzak garatzen duen irakurtzeko zaletasuna bultzatzeko programaren barruan, azken ekintzetariko bat da.   Kanpainaren helburuak Ikasleek gustukoen dituzten euskarazko liburuak aukeratzea. Ikasleek gustukoen dituzten liburuen ilustratzaileak aukeratzea.  ...
Gehiago irakurri

Ika! Ika! Ika! Hemen dator Korrika!

IKA! IKA! IKA! HEMEN DATOR KORRIKA! Bihar, ostirala, hilak 22, Korrikaren 23. edizioa Zornotzara helduko da eta, betiko moduan, ikastolak kilometroa hartuta dauka herriaren erdian, zehazki, Gregorio Mendibil kalearen amaieran. 17:40tik aurrera izango da hori. Aurten, gainera, Zornotzako ikastetxeetako gurasoek (gure kasuan, Gurasoek Euskara Taldeko kideek) proposamen berritzailea ekarri dute: ikastetxe guztiek batera heltzea Korrikari eta, horren atariko, ekintza bateratua...
Gehiago irakurri

Kultur astea

KULTUR ASTEA 2024 Andramari Zornotzako Ikastolan ezinbestekoa ikusten dugu euskal kulturaren sustapena eta, halaber, berari lotu ahal zaizkion ekintzak ere ezagutzea. Aste honetan ospatzen ari garen Kultur Aste honetan euskararen erabilerari eta Euskal Kulturari beste bultzada bat eman nahi diogu. Egindako jarduera batzuetan, ikasleak berak antolatu eta eman du jarduera. Era honetan, ikasleen arteko komunikazio eta elkar-trukaketa egon da, batzuek...
Gehiago irakurri

Non Gogoa: hurrengo saioan behar zaitugu

NON GOGOA Non gogoa prozesuan diagnosi fasea bukatuta, sorkuntza lanetan barneratuko gara apirilaren 9ko saioan. Ikastolaren norabidea (itsasargia) eraikitzen hasteko momentua heldu da. Orain arteko saioetan ikastolako guraso eta langileek parte hartu dute. Lehen saio irekian 30 lagunek egin zuten AMIA (Aukera, Mehatxu, Indargune, Ahulgune) analisia. Hurrengo astean, ikastolako irakasle eta bulegoetako langileek testuinguru eta beharren maparen bidez osatu zuten...
Gehiago irakurri

Gure irakasleak, Mondragon Unibertsitatean Hizlari

GURE IRAKASLEAK, MONDRAGON UNIBERTSITATEAN HIZLARI Pasa den asteartean, hilak 19, gure Lehen Hezkuntzako hiru irakasle Bilboko Mondragon Unibertsitateko fakultatean izan ziren etorkizuneko hezkuntzan hezitzaile lanetan izango diren gazteei Ikastolako jardunaren berri ematen. Berrikuntza eta kalitatea sustatzea helburu duen hezkuntza fakultate honek gugana jo zuen ikastolan dugun metodologia Lehen Hezkuntzako Graduko ikasleeri zabalduko genien eskatzeko. Gonbita onartu eta Hitzaldi-solasaldi hau gure...
Gehiago irakurri