Skip to main content

HH: Aste kulturalerako informazioa

ASTE KULTURALERAKO INFORMAZIOA Datorren astean ikastolako Aste Kulturala ospatuko dugu. Burutuko ditugun ekintzak direla eta, honako hauek hartu behar dituzue kontuan: MARTXOAK 19, ASTEARTEA: HH4 eta HH5 Zornotza Aretora joango gara film bat ikustera. Egun horretan EZ DA SARRERA MALGURIK EGONGO 4 eta 5 urtekoentzat eta 09:00etan GELAN egon beharko dute. Arropa eta zapata erosoak ekartzea komenigarria da, eta euria...
Gehiago irakurri

HH 1. Zikloa: Udaberriko oporraldiko egutegia

UDABERRIKO OPORRALDIKO EGUTEGIA Udaberriko oporraldia ate joka dugu eta, urtero bezala, HHko 1. zikloko plangitza egoki bat egin ahal izateko, zuen seme-alabak ikastolara etorriko diren jakin beharra daukagu. Galdetegia MARTXOAREN  18rako bete, mesedez. Eskertuko genizueke ahalik eta zehatzen markatzen badituzue egunak eta ordutegiak eta, era berean, erabakitakoa errespetatzea, mesedez. GALDETEGIA UDABERRIKO OPORRALDIKO EGUTEGIA/ CALENDARIO DE LAS VACACIONES DE PRIMAVERAKaixo familia,...
Gehiago irakurri

HH2: Emozioak lantzen

EMOZIOAK LANTZEN HH etapan hain garrantzitsuak dien emozioak lantzeko asmoz, urte biko haurrak, gelan harrera egiteko momentua aprobetxatuz, hiru emozio lantzen hasi dira. Hain zuzen, poza, hasarrea eta tristura landuko dituzte, emozio hauei izena jarri eta beraien konzientzia hartzeko.
Gehiago irakurri

HH 2-3-4-5: Korrikarako prestatzen!

KORRIKARAKO PRESTATZEN! Gure umeak Korrikaren etorrerako prestatzen hasiak dira. Hori dela eta, ume bakoitzak bere lekukoa izan dezan, etxetik materiala ekartzeko eskatu nahi dizuegu, mesedez, martxoaren 11 baino lehen. IKASTOLARA EKARRI BEHARREKOA: HH2: Komuneko paperaren tutua. HH3: Sukaldeko paperaren tutu 1 edo komuneko paperaren 2 tutu. (Martxoak 11 baino lehen)
Gehiago irakurri

HH3: Jolas sinbolikoa

JOLAS SINBOLIKOA Haur Hezkuntzan,HAURRAK jolasa behar du bizitzen ari den mundua ulertu eta kudeatzen ikasteko. Jolas sinbolikoan ari denean bere barnea proiektatzen du haurrak eta mundu guzti hori jolasean islatzen du. Rol ezberdinak har ditzake, bere inguruan dauden pertsonen ekintzetan bere bizipenak “antzeztuz”. Gorputza gaia lantzen ari garela aprobetxatuz, anbulategi bat prestatu dugu norbere eta besteen gorputzaren ezagutza barneratzeko asmoz.
Gehiago irakurri