FAIR SATURDAY EKITALDIAREN AURKEZPENA
Atzo egin zen Bilbon “Fair saturday” egitasmoaren aurtengo ekitaldiaren aurkezpena.
Azaroaren 25ean izango da, iaz bezala Bilbao Arena pabiloian. Eta iaz bezala, musikari ugari bilduko ditu emanaldiak: Bilboko udal musika banda, Bulego, Maren, Serafin Zubiri, Tom Lizarazu, “El Langi” , Afrika Bibang eta beste hainbat euskal talde ere bilduko dira.
Beraiekin bat jardungo du 3.000 lagunez osatutako abesbatzak, eta, horien artean, gure ikastolako ikasle, irakasle, langileak eta gurasoak izango dira; izan ere, aurten ikasleez gain, hezkuntza-komunitateko kide guztiek izango dugu parte hartzeko aukera.Irailean jakinaraziko dizuegu nola.
Aurkezpenean izan ziren, besteak beste, Jordi Albareda (Fair Saturdayko lehendakaria) Lorea Bilbao (Euskara eta Kultura alorreko Bizkaiko diputatua) Xabier Otxandiano (Bilboko Garapen Ekonomikoko zinegotzia), Nekane Díaz (Bilboko Koral Elkarteko ordezkaria), bai eta gure ikastolako musikako irakasle Iker Herrero ere.