Skip to main content
Andramari kooperatibaEKIAHAZIAKIMUA

Has gaitezen Euskal Jaia prestatzen

By 2023/10/05No Comments

EUSKAL JAIA PRESTATZEN

Urriaren 21ean egingo da aurten Zornotzako Euskal Jaia. Egitarau oparoa ekarriko du egunak berriro ere eta azken urteotan bezala, goizean euskal jaien topaketa egingo dugu herriko ikastetxeetako kideok. 

Andramari Zornotzako ikastolako kideok parte hartzera animatu nahi zaituztegu. Goizean egingo den dantza emanaldian ahalik eta kide gehien parte hartzea nahi genuke. 

Aurten ondoko dantzak izango ditugu goizeko erakustaldian: 

  1. Txulalai
  2. Txapeloaz
  3. Zazpi jauzi
  4. San petrike
  5. Esku dantza
  6. Biribilketa
  7. Zapataria (kolpe-kolpeka)
  8. Xalala riki- riki
  9. Ran rober ran
  10. Aho bizi belarria prest

Datozen asteotan hasiko gara ikastolan praktikatzen.