Skip to main content

BERDINTASUN PLANA

Andramari Zornotzako ikastolak hezkidetza eta berdintasunarekin duen konpromisoan urrats berri bat emanez ikastolaren lehen Berdintasun Plana onartu berri da. Aurreko ikasturtean egindako diagnostikoa eta lanketa oinarri modura, hurrengo lau urtetarako berdintasun plana egin da, arlo honetan urratsak emateko helburuak eta ekintza plana zehaztuz. 

Ikastolako webgunean, hezkidetzaren atalean, duzue onartutako plana eskuragarri.