Skip to main content
Andramari kooperatibaOharrak

Tanta egitasmoa

By 2024/01/11No Comments

TANTA EGITASMOA

Familia agurgarria

Aurten ere martxan da TANTA egistasmoaren ekitaldia, Euskal Herriko ikastolei proiektuak aurrera ateratzen laguntzeko.

Bost euroren truke, Ikastolen proiektua diruz laguntzeko aukera emango zaie herritarrei, bai eta 60.000 €-ko sari baten zozketan parte hartzekoa ere. Andramari Zornotzako Ikastolako komunitateak ekimen horrekin bat egitea beharrezkoa dela uste dugu; horregatik, hilaren 12an, ostirala, familiako TANTA txartel bana banatuko diegu ikasleei, eta urtarrileko erreziboan 5€ kargatuko dizkizuegu.

Ados ez bazaudete, eta halakorik egitea nahi ez baduzue,  urtarrilaren 18an beranduenez, jasotako txartela Idazkaritzan entregatu besterik ez duzue.

 

Besterik gabe, ondo izan.