LURZORUAREN MUNDUKO EGUNA
Abenduaren 5ean, Lurzoruaren Munduko Egunean, IRAES taldeak Eusko Jaurlaritzak kudeatzen duen Urdaibaiko Ekoetxeak proposatutako dinamika digital batean parte hartu zuen, beste ikastetxe batzuekin batera. Bertan, honako eduki hauek landu zituzten:
- Klima aldaketaren kausak eta horrek ekosistemetan dituen ondorioak.
- Atmosferaren eta hidrosferaren funtzioak eta Lurreko bizitzarako duten funtsezko zeregina.
- Ohitura jasangarriak zeinen garrantzitsuak diren ekosistemak kontserbatzeko.
- Ingurumenaren, gizakien osasunaren eta beste izaki bizidun batzuen osasunaren arteko lotura.