Skip to main content

Lehen sorospen ikastaroa irakasleentzat

Elkarlanak gizartean eta gure ikastolan duen balio erantsiaren adibide gisa, asteartean Ikastolako gurasoek osatutako Osasun Taldearen eskutik, orain dela aste bi LHko irakaslegoak hasitako bideari jarraituz, lehen sorospenetako trebakuntza jaso genuen DBHko irakasleok.  Ordu eta erdiko saioan, larrialdi egoeren aurrean nola erreakzionatu behar dugun erakutsi ziguten. Besteak beste, Bihotz-Birikietako Bizkortzea nola egin, Arnasbidearen Buxadura nola artatu… azaldu ziguten modu argi eta ulergarri…

Gehiago irakurri

DBH1: Arkeologoak ikastolan

Andramari Ikastolak LH4tik gora garatzen duen EKI Proiektuan alde praktikoari berebiziko garrantzia ematen dio, gure ikasleen ikas-irakaskuntza prozesuari begiratuz. Hori dela-eta, DBH1eko Gizarte Zientziak irakasgaian ikasleek benetako arkeologoek bizi dituzten esperientzia berdinak sentitzeko aukera izan dute. Eskalan egindako arkeologia-aztarnategian arakatzen ibili dira mota desberdinetako aztarnak aurkituz: erromatar garaiko idazkiak, historia-aurreko edukiontziak… eta beraiei buruzko ezaugarriak identifikatuz, zentzuzko hipotesiak planteatu dituzte.

Gehiago irakurri

HH2: Andramariko Tanborrada!

Andramari Zornotzako Ikastolan Euskal kultura ezagutu, bizi, gozatu eta maitatzea da gure helburuetariko bat. Hori dela-eta, gaur San Sebastian eguna ospatu dute gure txikiek.  Aste honetan tanborrak margotu, txapelak apaindu eta hainbat entsegu egin eta gero, hemen duzue gure artista txikien kalejira eta ospakizuna.

Gehiago irakurri

LH6: elikadura tailerra

LH6ko ikasleek elikadura tailerra egiten aritu dira, hemen duzue ekintzaren argazki batzuk. Tailer hauen bitartez, elikaduraren garrantzian murgiltzen dira, kasu honetan elikagaien jatorriarekin esperimentatu dute, elikagai zuri eta integralen ezberdintasunak aztertuz.

Gehiago irakurri

2022-23 ikasturterako matrikulazioa

Urtero bezala, Gabonen ondoren, 2 urtetik gorako umeak matrikulatzeko epe ofiziala zabaldu da. Kontuan izan 0 eta 1 urteko umeak matrikulatzeko epea urte osoan zehar dagoela zabalik. Matrikulazioa urtarrilak 17a eta 28a bitartean izango da, egun biak barne. Beraz, geure familia, ikasle ohi, lagun eta ezagunek ikastola ezagutu eta bertan matrikulatzeko aukera izango dute.  Haurdun bazaude, edo ume jaioberria baduzue…

Gehiago irakurri