Skip to main content

HH2: Udazkena heldu da!

Udazkena heldu da!! Hostoak firin faran dantzan daudela aprobetxatuz, 2 urte gelako haurrak, berain bila kalera atera dira. Behin gelara helduta, mahai manipulatiboetara bota eta esku artean erabili ondoren, mural dotoreak osatu dituzte.  Hemen duzue laburpen txiki bat. Ikusi zeinen ondo pasatu duten naturak ematen digunarekin.

Gehiago irakurri

HHkoen sarrera

Kaixo familia, Egunerokotasuneko funtzionamendua dela eta erabaki hau hartu da Haur Hezkuntzako haurrak sarrera orduan geletara nondik igo beharko diren argitzeko, Barruko patiora sartu eta bakoitzak dagokion eskailerak igo beharko ditu.   Mila esker

Gehiago irakurri

HH5: Munduari biraka

MUNDUARI BIRAKA! HH 5 urteko ikasleak nahiz eta oporretatik oraintxe bertan etorri, munduan zehar bidaiatzen jarraitzea erabaki dugu.Horretarako bidaia agentzia bat prestatu dugu, herrialde, kultura, ohitura… ezberdinei buruzko gauza ezberdinak ikasteko asmoz. Gaia osatzeko haurrek etxetik material, jolas, liburu… ezberdinak ekartzen ari dira. Bidaiatzea pentsatuta baduzu, etorri XANGO bidaia agentziara!!!  

Gehiago irakurri

Pentsamendu matematikoaren inguruko formakuntza saioa

Pasa den astearte arratsaldean, 0-9 adin tarteko Ikastolako Hezitzaile eta irakasleek Àngel Alsina irakaslearen eskutik 4 orduko formakuntza saio bat jasotzeko aukera aprobetxatu genuen. Gizon hau, matematikaren didaktikan katedraduna da eta hainbat liburu argitaratzeaz gain, Gironako Unibertsitateko irakaslea ere bada. Saioan bertan, haurrek 0-9 adin tartean garatzen duten pentsamendu matematikoaren inguruko gakoak eman zizkigun eta gaitasun hau garatzeko hainbat estrategia…

Gehiago irakurri

Handitzen handitzen toki berriak ezagutzen

Irailean murgilduta jarraitzen dugu eta Andramari Zornotzako Ikastolako haur txikienak etxekotzeak dakartzan gora beherekin jarraitzen dute. Pozik etortzetik, triste egotera eta berriz pozik bizitzera 5 minutuko tarte batean. Gurasoen laguntza ezinbestekoa da haurren ohiturak eta izaerak ezagutzeko, behin haurrak egokituta konfiantzaz egunerokotasuna aurrera eramateko. Eta ezagutza desberdinen artean, ikastolako eremu desberdinak ikusi eta gustoko dituzten hoietan poz-pozik jolasean ibiltzen dira.

Gehiago irakurri

HH4 eta HH5: Guraso bilera

4 ETA 5 URTEKOEN IKASTURTE HASIERAKO BILERA   Guraso agurgarria: Ohar honen bidez, irailaren 14an, asteazkena arratsaldeko 18.00etan 4 eta 5urtekoen ikasturte hasierako batzarra izango dela adierazi nahi dizuegu.   BILERA IRAILAREN 14a, asteazkena ANDRAMARI ZORNOTZAKO IKASTOLAKO JANTOKIAN Arratsaldeko 18:00etan Agur bero bat, Asier eta Amagoia Amaia eta Iraide

Gehiago irakurri

HH3: Guraso bilera

  IKASTURTEKO HASIERAKO BATZARRA   Guraso agurgarria: Ohar honen bidez, irailaren 5an, astelehena arratsaldeko 18.00etan 3 urtekoen ikasturte hasierako batzarra izango dela adierazi nahi dizuegu. BATZARRA IRAILAREN 5a, astelehena Arratsaldeko 18:00etan ANDRAMARI ZORNOTZAKO IKASTOLAKO JANTOKIAN   Agur bero bat, Olaia eta Lorena

Gehiago irakurri