Skip to main content

ZAINTZA ZERBITZUA

Familia agurgarria: Jarraian, irailean eta ikasturte osoan eskaintzen dugun zaintza zerbitzua doakizue. Interesa izanez gero, inprimaki hau bete eta bidali irailaren 7a  baino lehen. Zerbitzu hau eskaintzeko gutxienezko  eskaera kopurua lau ikaslekoa izango da. Zerbitzu hau 3 HHtik LH4 raino eskainiko da. Zaintza galdetegia
Gehiago irakurri

LHtik DBHra doazen ikasleak: Guraso batzarra

Lehen Hezkuntzan sei urte egin ondoren, gure ikasleak DBHra pasatuko dira. Beraien bizitzetan etapa berri bati emango diote hasiera eta, berrikuntza guztiekin gertatzen den legez, hainbat aldaketei aurre egin beharko diete: ordu lektibo gehiago, ordutegi berria, irakasgai berriak, irakasle berriak… Berrikuntza guzti horiei buruz hitz egiteko, batzar labur bat antolatu du  Ikastolak eta bertaratzeko deialdia luzatzen dizuegu. Hona hemen batzar…

Gehiago irakurri

HH: 22/23 Ikasmateriala. Galdetegiko akatsak

Kaixo familia! Atzo 22/23 ikasturteari begira ikasmateriala eskatzeko inprimakia bidali genuen. Lehenengo bidali genuen emailean txarto linkatu genuen galdetegia eta edonork editatatu ahal zuen. Bigarren emailean aldiz, galdetegia ondo linkatuta zegoen baina baimenik ez zeneukaten. Arazo guztiak aztertu ondoren, honako hau erabaki dugu: Bigarren emailean dagoen galdetegia bete, baimen guztiak kenduta daude eta edozeinek bete dezake. Aurreko egunetan bete baduzue…

Gehiago irakurri

LH3: Epaltzara irteera

Kaixo familia!   LH 3ko ikasle eta irakasleak 6.unitatean lantzean ari garen ekosistemen gaia jorratzeko, ekainaren 17an Epaltzako baserri batera joatea adostu genuen. Aurreikusita dauden tenperatura altuak direla eta datorren astelehenean, ekainaren 20an,  joango gara. Euria egiten badu, ez dugu irteerarik egingo. Eskerrik asko Etxebarri baserriko Pedro Larrinaga eta familikoei euren baserria erakusteagatik.   EGUNA:  – Ekainaren 20an. ORDUTEGIA:  9:00-13:00….

Gehiago irakurri

HH 3-4-5 Uretako jolasak

Kaixo familia,   Bihar, ekainak 17, ostirala, 3,4 eta 5 urtekoek ur jolasak izango ditugu goizean zehar. Ekintza hau burutzeko honako materiala ekarri beharko du haurrak. Etxetik bainujantzia jantzita eta eguzkitako krema emanda. Motxilan:  Aldatzeko arropa, txankletak, eskuoihala eta ur jolas bat (pistola, kuboak…)   Ea pixka bat freskatzen garen!

Gehiago irakurri

DBH: Azken asteko plangintza

Familia agurgarriak: Ikasturte amaiera ate joka daukagula, azken txanpari heltzeko prestatu dugun plangintzaren berri ematera gatozkizue honako honen bidez. Izan ere, ekainaren 16an hasi eta ekainaren 21ean amaitu, hirugarren ebaluazioaren errekuperazio-probak egingo ditugu ikastolan. Horrekin batera, gainera,  hilaren 23tik 27ra errekuperazio-proba orokorrak izango dira, batez bestekoa lortu barik, ebaluazioren bat berreskuratzeko premia duten ikasleen kasuan. Horiek horrela, hilaren 16an, 17an,…

Gehiago irakurri

LH3: Epaltzara irteera

Kaixo familia!   LH 3ko ikasle eta irakasleak 6.unitatean lantzean ari garen ekosistemen gaia jorratzeko, Epaltzako baserri batera goaz oinez.  Eskerrik asko Etxebarri baserriko Pedro Larrinaga eta familikoei euren baserria erakusteagatik.   EGUNA:  – Ekainaren 17an.   ORDUTEGIA:  9:00-13:00.   EKARRI BEHARREKOA:  Arropa erosoak Hamaiketakoa   Mila esker

Gehiago irakurri