Skip to main content
EKIAOharrak

DBH: Azken egunetarako plangintza

By 2023/06/08No Comments

AZKEN EGUNETARAKO PLANGINTZA

Ikasturte amaiera ate joka daukagula, azken txanpari heltzeko prestatu dugun plangintzaren berri ematera gatozkizue honako honen bidez.

Izan ere, ekainaren 12an hasi eta ekainaren 15ean amaitu, hirugarren ebaluazioaren errekuperazio-probak egingo ditugu ikastolan. Horrekin batera, gainera,  hilaren 19tik 21era errekuperazio proba/jarduera orokorrak izango dira, batez bestekoa lortu barik, ebaluazioren bat berreskuratzeko premia duten ikasleen kasuan.

Horiek horrela, hilaren 19an, 20an eta 21ean, bi talde bereiziko ditugu ikastolako ikasleen artean: alde batetik  errekuperazioren bat egin beharko dutenak eta, beste aldetik, ordurako ikasturtea gaindituta dutenak.

Bigarren taldekoek orotariko jarduerak egingo dituzte: txangoak, tailerrak eta beste; errekuperazioren bat dutenek, berriz, berreskuratu beharreko irakasgaietan jarriko dute indarra: ohiko ordutegia ardatz hartuta, errekuperazio-probetarako errepasatzen emango dute denbora.