Skip to main content

ZARAUTZ ETA INGURUAK

Pasa den astean, ostegunean, DBH 2. mailako ikasleok trenez abiatu ginen Zarautzera. Bertan, Kayak-ak probatzeko aukera izan genuen. Blai-blai eginda bukatu genuen goiza! 

Ondoren, Oriotik Zarautzerako bidea oinez egin genuen, eguraldia lagun. A zer nolako paisaia! Bertara heltzean, batzuek ez zuten bainatzeko aukerarik galdu!

Ostiralean, aldiz, Zumaiara bisita egin genuen eta bertan, flyschak San Telmo ermitatik edota itsasontziz ikusteko aukera paregabea izan genuen. Bazkalostean, Zornotzara bueltatu ginen, bi eguneko bidaiaren ondoren.