Skip to main content
EKIAOharrak

DBH3: Azaroaren 8an “Urdaibai Bird Center”-era

By 2023/11/02No Comments

IRTEERA: URDAIBAI BIRD CENTER

Honako honen bidez jakinarazi nahi dizuegu datorren asteazkenean, azaroaren 8an, DBH3ko ikasleek Urdaibai Bird Centerrera egingo dutela txangoa. 

Biologia-Geologia ikasgaiaren lehenengo unitateko konpetentzietako proiektua hegazti migratzaileen ingurukoa izango da, hori horrela, Urdaibai Bird Centerrak eskaintzen digun aukera ezin hobea dela iruditzen zaigu. 

Bizkaibuseko autobusean joango gara, esan bezala azaroaren 8an, asteazkena, goizeko 09:20etan geralekuan geratuko gara (BBK aurrean) bertatik abiatu eta 14:00ak aldera bueltatzeko. BARIK txartela eramatea oso garrantzitsua da autobusa ordaintzeko. 

Bazkaria eraman dezakete edo ikastolan jantokian bazkaldu baina tutoreak aldez aurretik abisatu beharko dituzue sukaldariei egun horretan bazkaltzen duten ikasle kopurua zehazteko. 

Urdaibai Bird Centerreko sarrera 4 eurokoa da eta hileko ordainagiriarekin batera sartuko dugu.

Besterik gabe, ondo izan.