Skip to main content
EKIAOharrak

DBH 3: Ekoetxera bisita

By 2022/04/07No Comments

Guraso agurgarriok:

Honako honen bidez jakinarazi nahi dizuegu Aste Santuko oporralditik bueltan, apirilaren 25ean eta 26an, DBH3ko ikasleek Urdaibaiko Ekoetxera egingo dutela txangoa. Ekoetxea Urdaibai, Busturiko herrian dago.  Bertan, Urdaibaiko ingurunea osatzen duten ekosistema nagusiak behatu eta ezagutu daitezke. Horretarako, erakusketa iraunkor bat dauka, Biosfera Erreserba bat zer den deskribatzen duena, garapen jasangarriaren eredu gisa. 

 Biologia-Geologia irakasgaian Euskal Herriko ingurune naturaletako  ekosistema motak  ikertu eta landuko ditugunez, interesgarria eta aberasgarria iruditu zaigu Urdabaiko ingurunea ezagutzera joatea gure ikasleekin. 

DBH3ko ikasleak bi txandatan joango dira. Astelehenean, hilak 25, DBH3Ako ikasleak joango dira eta asteartean, hilak 26, DBH3Bko ikasleak. Garraio publikoan joango gara Ekoetxera, beraz, ikasleek joan-etorria egiteko “Barik” txartela ekartzea komeni da. Goizeko 09:10ean tren geltokian (geralekuan) geratuko gara trenez joateko eta itzuli berriz autobusez bueltatuko gara 14:20 inguruan. Beraz, jantoki zerbitzua erabiltzen duten ikasleak Ikastolara etorri ahal dira bazkaltzera. 

Ekoetxerako sarrerak 1€eko kostua du, beraz, ikasleek egun berean eraman dezatela dirua, irakasleok bildu eta sarrera ordaintzeko. 

Hona hemen bisita egunerako gomendio batzuk:

  • Ibilaldirako oinetako egokiak ekartzea (2,5 km inguruko ibilbidea da. Zapatilla eroso batzuk aproposak izan daitezke).
  • Eguraldi iragarpenaren araberako arropak ekartzea (euria iragarrita badago zira, euritakoa…).
  • Ikasle bakoitzak boligrafo bat ekartzea galdetegia betetzeko.
  • Hamaiketakoa ekartzea, horretarako denbora tarte bat izango baitute.

 

Besterik gabe, ondo izan.