Skip to main content

Badator Nafar hegoaldeko uzta ESKUTIK ESKURA!

Eguneroko kontsumo ohituretan eragiteko jaio zen kanpaina honetan Nafarroa hegoaldeko oliba-olio birjina estra eta kontserba-sortak eska daitezke, auzolanari esker, norbere herrian ekoizlearen jatorrizko prezioan. Olioa 5 litroko bidoietan banatzen da eta kontserbak 12 ontziko sortetan, planteamendua urte osorako beste eskatzea da eta.

Otsailaren 25etik martxoaren 13ra eskatu Nafarroa hegoaldeko oliba-olio birjina estra, arroza, pasta, kontserbak, lekaleak eta ardo loteak euskaraz etiketatuta eta ekoizlearen jatorrizko prezioan.

Eskaerak Errigoraren webgunearen bidez (errigora.eus) zein telefonoz (+34 848871233) egin ahal izango dira. Apirilaren amaieran edo maiatzaren hasieran jaso ahalko dira, bakoitzak bere herrian.